Hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, taldea gaur itzuli da
mendira bost-bat egunerako. Helburua: 7.000 metroko altueran dagoen ipar
muinora heltzea. Gaur Alex Txikon eta Denis Urubko abiatu dira: “Lehenengo
kanpalekuan (5.700 m) egingo dugu lo eta bihar 6.100 metrotara igoko gara.
Handik hormako lehen 200 metroak hornituko ditugu. Teknikoenak dira,
haitzagatik eta ia bertikalean daudelako. Gero lotara lehen kanpalekura
jaitsiko gara berriz. Adam-ek, Artem Braun-ek eta Dmitri Sinev-ek hartuko
digute txanda bihar, bigarren kanpalekua ezarri ohi den tokira heltzeko bidea
irekitzera joango dira, paretaren eskuma aldean serac txiki baten gainean
dagoena”.
Alex Txikon. 5700m. C1. |
Asteartetik aurrera, talde osoak egingo du lan 7.000 metrora
arteko harresia hornitzeko. “Ipar muinora helduz gero, gure benetako bigarren
kanpalekua bertan finkatuko dugu, eta ostegunerako edo ostiralerako itzuliko
gara kanpaleku nagusira. Aurreikuspen meterologikoek errespetatzen bagaituzte
eta plana jarraitzen badugu, merezitako atsedena irabaziko dugu”, dio Alexek.
Denis Urubko & Alex Txikon. 5700 m. C1. |
Albiste gehiago FACEBOOK eta TWITTER bidez.
Jarraitu nire pausoak ZUZENEAN.